Abenduaren 21a gainean dago eta herriko eragileak udalarekin elkarlanean San Tomas egunerako dena prest dute. Aurtengoa hogeita bederatzigarrena izango da.

Gaur goizean aurkeztu dute San Tomas egunerako prestatu dutena
Abenduaren 21a gainean dago eta herriko eragileak udalarekin elkarlanean San Tomas egunerako dena prest dute. Aurtengo aldian, gainera, berritasunak egongo dira, txapel jaurtiketa izango da, urrutiena nork botako izango da erronka. Hurrengo urteetan ere antolatzen jarraituko dutela berretsi dute.
Aurtengoa hogeita bederatzigarrena izango da eta beste urteetan bezala artisau azoka, txistorra postuak, animalia eta barazki erakusketa izango dira. Zumardian ez ezik, Foru plazan ere izango da zer gozatua.
San Tomas egunean ezin txerrik falta, aurten Elurtxo izango da protagonista. Aurten ere bere pisua asmatzeko porra egongo da. Horrez gain, txistorra goxoena nork egiten duen eta jantzi ederrena nork daraman erabakiko dute.
Edalontzi berrerabilgarriak
Jendeak etxean gordeta dituen edalontzi berrerabilgarriak ateratzeko eta horiek erabiltzeko eskatu dute; dena dela, salgai ere izango dira euro baten truke.
Egitaraua
11:00etan: 29. azokaren irekiera
11:30ean: Pregoia
11:30etatik 13:30era: Haurrentzat herri kirolak, Arenalean.
12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Euskal jantzien erakusketa, Xenpelar Etxean.
12:30etik 13:30era: Udal txistulari taldea herrian zehar.
13:00etan: Bertso saioa, Foru plazan.
15:00etatik 17:00etara: Herri kirolak, Zumardian.
15:00etatik 19:00etara: Txaranga herrian zehar.
17:00etan: Txapel jaurtiketa txapelketa, Foru plazan.
18:00etan: Amulleta danbor kofradia herrian zehar.
18:30etik 20:00etara: Jauziak, Zumardian.
20:30ean: Sari banaketa, Zumardian: txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrena eta postuetako txistorra xamurrena.