Independentisten ahotsa Espainian egotearen garrantzia aldarrikatu dute

Espainiako Gorteetarako Hauteskunde kanpaina betean, Oiartzungo EH Bilduk ekitaldia egin du gaur goizean Doneztebe plazan.

Hauteskunde kanpaina. EH BilduEspainiako Gorteetarako Hauteskunde kanpaina betean, Oiartzungo EH Bilduk ekitaldia egin du gaur goizean Doneztebe plazan. Independentisten ahotsa Espainian egotearen garrantzia aldarrikatu dute: “Espainiara goaz gure burujabetza aldarrikatzera, gure bizitzako eremu guztietan guk erabaki nahi dugulako kanpo esku hartzerik gabe. Independentzia guztien artean eraiki behar dugu, pausoz pauso eta esparruz esparru”. Lurrean marraztu duten Independentzia hitzekin egindako mosaikoa zapatez bete dute gero, talde bakoitzak esparru bat ordezkatuz: euskara, ekologia, kirola/ofizialtasuna, justizia soziala, etorkizuna, askatasuna, hezkuntza, feminismoa, lan mundua, elkartasuna, kultura, memoria eta herrigintza. Senaturako hautagai Pavel Viñas oiartzuarrak hitz batzuk esan ondoren bukatutzat eman dute ekitaldia.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.