'3tengabeko 3misi0a Zintzilik' abesti bilduma aurkeztuko du irrati libreak

Oarsoaldea eta Bidasoko hamabi musika taldek hartu dute parte bilduman, eta abesti bana konposatu dute Zintzilik Irratiaren aldeko CD-a osatzeko.

Irratiko kide batzuk, emisioak egiten dituzten estudioan.

Irratiko kide batzuk, emisioak egiten dituzten estudioan.

Hogeita hamar urte bete ditu Oreretako Zintzilik Irrati libreak, eta urteurrena ospatzeko azken ekitaldia izango da 3tengabeko 3misi0a Zintzilik CD-aren aurkezpena. Oarsoaldea eta Bidasoko hamabi musika taldek hartu dute parte bilduman, eta abesti bana konposatu dute CD-a osatzeko. Muskulu, Kasernarat, Zozaya, Korumbá, Yanu, Incognita, Aximila, Nonguayaz, Sendabelarrak, Toil, Kaso, eta Nigara Zuek taldeek hartu dute parte Zintziliken urteurrenerako musika bilduman. Grabazio eta muntai lanetan, berriz, Zimntzilik Irratiko kideak aritu dira, eta diskaren azala eskuz serigrafiatua dago. Lanaren aurkezpena larunbatean izango da Zintzilik Irratiaren egoitzan eta horretarako, kontzertu akustikoa egingo dute Kasernarat, Zozaya, Zarata eta Nigara Zuek taldeak. Doakoa izango da eta pintxoak eta edatekoa ere ez dira faltako. Hurrengo kontzertua 2016ko urtarrilaren 5ean antolatu dute irrati librekoek Niessen aretoan. Sendabelarrak, Kaso Mai, aximila, Muskulo, Nonguayaz eta Gallinero All Stars taldeek joko dute orduan. Sarrera 5 euroan salduko dute eta sarrera erakutsita eta beste bost euro ordainduta CD eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Copyleft lizentziapean argitaratu dute eta 10 euroan dago salgai. 250 kopia izango ditu lehenengo edizioak eta aurkezpen kontzertuetan eskuratu ahalko dira. Internet bidez erosteko aukera ere badago, 5 euroan, eta doan entzutekoa ere. Lortzen den dirua irrati librearen autogestiorako izango dela jakinarazi dute Zintzilik irratikoek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.