Hamar lan saritu ditu OrriBakar literatur lehiaketak

OrriBakar literatur lehiaketaren bigarren edizioan 113 lan aurkeztu dituzte guztira, lehenengo aldian baino 28 gehiago.

OrriBakar lehiaketako irabazleak

OrriBakar lehiaketako irabazleak

Banatu dituzte OrriBakar literatur lehiaketaren bigarren edizioaren sariak, eta guztira, hamar lan saritu dituzte. A Mailan (6-7 urte) Irati Lobete Sistiagaren Laura eta koloreetako gaua eta eguna, eta Unax Rebollo Ramosen Mukiak lanek jaso dute saria. B Mailan (8-9 urte) Ane Jaunarena Cereijo eta Maddi Artola Sarasola izan dira irabazleak, Kolore gabeko mundua eta Mattin matxinsaltoa lanekin, hurrenez hurren.  Ibai Olaziregi landabururen Tximista baten madarikazioa eta Asier Olaziregi Landabururen Nire arraina Manueltxo VII lanak izan ziren D Mailako onenak (10-11 urte). 12 eta 13 urteko gazteei begirako E Mailan Elena Pais Barral eta Andrea Isasi Neves  izan dira onenak, Perutxo Egungaldu Umetopian eta Hostoak hasiz zu hurbilduz lanekin. F Mailan azkenik (14-15 urte), Ane Viaña Hernaezen Argi izpi bat eta Leire Fernandez Mindegiaren Gaurko galderak, biharko erabakiak izan dira sarituak. 113 lan aurkeztu dituzte OrriBakar literatur lehiaketaren bigarren edizioan 113 lan aurkeztu dituzte guztira, lehenengo aldian baino 28 gehiago, eta antolatzaileak balorazio ona egin dute parte hartzearen eta lanen kalitatearen gainean. sari banaketa ekitaldia ostiralean egin zuten Andreone liburutegian eta bertan izan zen Kepa Garbizu alkatea. Irabazleek 75  euroko bale bana jaso dute liburuak erosteko. Lan guztiak berriz, liburutegiaren blogean argitaratuko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.