Musika eta dantza eskolako ikasleek emanaldiak egingo dituzte aste honetan

Emanaldiak eskainiko dituzte aste honetan Errenteria Musikal musika eta dantza eskolako ikasleek. Bihar izango da lehenengo ekintza. 18:30etik aurrera Niessen Kulturguneko bigarren solairuan tailer ikasleentzako musika emanaldia izango da eta hura amaituta, haize mintegiko ikasleek emanaldia egingo dute. Ostegunean izango dira hurrengo ekintzak. Hari mintegiko ikalseek egingo dute orduan emanaldia Niessen Kulturgunean bertan 18:00etan eta baita piano mintegiko ikasleek ere. Emanaldi guztiak doakoak dira. Honakoak ez dira arduradunek azaldu dutenez antolatutako emanaldi eta ekintza bakarrak, Gabonei begira egitarau zabala prestatu baitute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.