[Argazki eta bideo galeria] Omenaldi beroa egin diote Koxme Lizasori

Udaletxeko areto nagusia lepo bete zen larunbatean. Koxme Lizaso bertsolari, euskaltzale eta nekazari zenari omenaldia egiteko elkartu ziren.

Koxme Lizasori omenaldia

Lepo bete zen udaletxeko areto nagusia

Udaletxeko areto nagusia lepo bete zen larunbatean. Koxme Lizaso bertsolari, euskaltzale eta nekazari zenari omenaldia egiteko elkartu ziren senide, lagun, bertsolari, herritar eta udaleko ordezkariak. Ander Lizarralde izan zen aurkezle lanak egin zituenak eta momentu goxoak pasatu zituzten ikus-entzuleek. Antton Kazabonek Oiartzungo bertso eskolaren izenean hitza hartu zuen eta Lizasoren bertso ibilbideaz gain, herriko bertsolaritzaren errepasoa egin zuen. Exteban Martiarenak Lizaso berari egindako elkarrizketaren pasarte batzuk ikusteko aukera ere izan zen, baita Lizaso bertsotan aritu zeneko momentu batzuk ere. Konsuelo Aizpurua bere emaztea bertan zen eta berari ere aitortza egin nahi izan zioten; oholtza gainera bere hiru alabekin igo zen Jexux Leonek alkateak eskainitako lore sorta jasotzera. Bertsoak ere ez ziren falta izan. Txomin Garmendiak hainbat bertso bota zituen, baita Eneko Huizi bere bilobak ere. Bukatzeko bertso saioa izan zen Jon Martin, Patxi Etxeberria, Amets Arzallus eta Anjel Peñagarikanorekin. Hiru belaunaldietako bertsolariak eta guztiak Koxme Lizasorekin noizbait arituak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.