San Silbestre lasterketarako, boluntario bila

Dortsalen banaketan, egun berean muntai lanetan, ibilbidean, bidegurutzetan, seinalitika egiten, eta anoa puntuetan egoteko presta dagoen jendea behar du taldeak.

1398664391San Silbestre lasterketan laguntzeko boluntario bila ari da Errenteriako Atletismo Taldea. Dortsalen banaketan, egun berean muntai lanetan, ibilbidean, bidegurutzetan, seinalitika egiten, eta anoa puntuetan egoteko presta dagoen jendea behar du taldeak. Interesdunek  EATren webgunan eman dezakete izena, baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da. Laguntzaileek gainera lasterketaren kamiseta jasoko dute. 500 dortsal baino ez direla gelditzen urte zahar eguneko lasterketarako jakinarazi du bestalde atletismo taldeak, “inoiz baino azkarrago doa salmenta”. Guztira 1.000 dortsal atera dituzte lasterketarako eta dagoeneko  erdia saldua dute antolatzaileek eta lasterketan parte hartu nahi dutenei izena eman, eta dortsala ahalik eta azkarren eskuratzeko gomendatu diete. Aurtengo ibilbidearen barruan 3,5 kilometroko ibilbidea nabarmendu dute atletismo taldekoek, “familiei bide bat ireki die  beste modu batean lasterketaz gozatzeko”. Ibilbidean aldaketa izan dela gogorarazi dute halaber, eta aurtengo edizioan Fanderia auzoaren barrualdetik igaroko da lasterketa, etxeen artean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.