12 zentimetroak, hogeigarren aldiz
Bihar inauguratuko dute erakusketaren hogeigarren ekitaldia. 170 artistaren 340 lan ikusteko aukera egongo da, tartean hogei egile turkiarrena.
Gabon garaian tradizio dira Olentzero, turroiak, opariren bat ala beste, kale argiteria eta beste. San Pedron bada tradizio propio, hala dei badaiteke: 12 cm. erakusketa. Aurten hogeigarren aldiz ospatuko dute. Ohi bezala, hamabina zentrimotro luze eta zabal dituzten artelanak erakutsiko dituzte bertan.
Bihar arratsaldean inauguratuko dute erakusketa, 19:30ean, Morales Oliver plazan dagoen Udal Aretoan. Iñaki Zudaireren zuzeneko musika izango dute lagun. Urtarrilaren 17ra arte, 170 artistaren 340 lan ikusteko aukera egongo da 12 cm erakusketan. Gainera, aurten Turkiako hogei artista gonbidatu dituzte. Asteartetik larunbatera 18:30etik 20:30era egongo da irekita, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era. Data bereziak direla eta, hilaren 21ean, 24an, 25ean eta 31n, zein urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an itxita egongo da San Pedroko Udal Aretoa.