Eskaintza bereziak eskainiko ditu Elorsorok Gabonetan

Kiroldegiak eskaintzen dituen aukeren artean deskontuak egongo dira urtarrilaren 6a bitarte.

Elorsoro kiroldegia

Elorsoro kiroldegia

Abenduan eta urtarrilean (urtarrilaren 6a arte) Elorsoro kiroldegiko bazkideek eremu termoludikorako 90 minutuko sarrerak prezio berezian erosteko aukera izango dute: 7,50 euroan. Sarrerak maiatzaren 31 arte erabili ditzakete, bazkideek zein bazkide ez direnek. Horrez gain, urtarrilean bazkide egiten direnek, hilabete horretako kuota momentuan ordaintzen badute, matrikula dohainik izango dute. Zerbitzu osagarriko bazkidetzako matrikula ere doan izango da, baldintza beretan. Bestalde, entrenamendu funtzionalaren eskaintza zabalduko duela jakinarazi du kiroldegiak. Gainerako ikastaroetan matrikulatzeko epea ere irekiko da urtarrilean. Informazio gehiago, kiroldegian bertan eskuratu daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.