Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Korrikalariek gabonetako nagiari aurre egingo diote, hilaren 26an, Antxon

Pasai Antxoko Gabonetako Krosaren VI. ekitaldia egingo dute hilaren 26an. Berritasun ugari ekarriko ditu, tartean Ibaiondo frontoia gune nagusi bihurtzea.

Erik Gartzia Egaña
Pasaia
2015/12/18
pasai antxoko gabonetako krosa

Seigarren aldiz egingo dute pasai antxoko gabonetako krosa

Gabonetan hartzen diren kiloak jaisteko, onena, kirola egitea izan ohi da. Antxon ez dute asko itxoingo horretarako. Izan ere, hilaren 26an, 20:00etatik aurrera, Pasai Antxoko VI. Gabonetako Krosa izango da jokoan. Lasterketaren ibilbidea 6,6 kilometrokoa da, barrutiari hiru itzuli handi eta txiki bat (azkena) emanez. Ibilbide guztia asfaltokoa da, eta laua. Irteera Gure Zumardian egongo da, baita helmuga ere. Lasterketa hau aurten ere Pasai Antxoko Jai Batzordeak antolatu du, herriko hainbat norbanako eta talderen laguntzarekin. Bertan izena emateko aukera zabalik dago Kirolprobak webgunean abenduaren 25era arte (17:00ak arte). Aldez aurretik izena ematen bada, parte hartzearen prezioa 8 eurokoa da (txip horia edo propioa) edo 10 eurokoa (lasterketa honetarako bakarrik erabiliko den txipa). Probaren egunean ere, abenduaren 26an, izena eman daiteke, 17:30etik 19:30era Ibaiondo frontoian egongo den gunean. Eguneko izen emateak 10 euro balio ditu txip horia dutenentzat, 12 zuria behar dutenentzat. Dortsalak abenduaren 26an jaso behar dira, 17:30etik 19:30era Ibaiondo frontoian. Bertan, krosaren poltsa ofiziala (dortsalarekin eta hainbat oparirekin) emango zaie parte hartzaileei. Lasterketa bukatzen denean, Super BMk emandako poltsa bat emango zaie korrikalariei, errekuperatzeko edariekin eta jakiekin. Karreraren aurkezpenean, antolatzaileek nabarmendu dute aurten krosa berriz ere gauez egingo dela, eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak, Pasaiakoak nahiz kanpokoak izan, ibilbidea egiteko erraza eta azkarra delako. Aldi berean, korrikalari herrikoiez gain, maila handiko lasterkariak ere egongo direla esan dute, bai emakumeen kategorian zein gizonezkoenean. Ibaiondo frontoia Aurtengo Pasai Antxoko Gabonetako Krosaren berritasun nagusiena da Ibaiondo frontoia izango dela lasterketaren gune garrantzitsuena, irteerarekin (Gure Zumardian) eta zirkuituarekin batera. Horrela, barrutiko pilotaleku berrian eguneko izen emateaz gain, korrikalarientzako kontsigna, aldagelak eta dutxak egongo dira. Gainera, behin lasterketa bukatzen denean, sari banaketa han egingo da, 21:30 inguruan. Sari banaketa aurretik eta ondoren, masaje zerbitzua (BI-K eskolak ematen duena) eta luntxa egongo dira parte hartzaileentzat nahiz nahi duen ororentzat. Sariak eta babesleak Bederatzi sari banatuko dira guztira abenduaren 26ko krosean. Hala, lehen hiru gizonek eta emakumeek, eta antxotar onenek jasoko dituzte garaikurrak, irabazleek txapelak jasotzeaz gain. Gainera, Zazpitan Bai taldeak aurten ere mozorro onenari saria emango dio. Hortaz, hala nahi duten korrikalariek mozorrotuta parte har dezakete lasterketan. Proba hau egin ahal izateko Antxoko komertzio eta enpresen laguntza izan dugu. Orotara, babesle nagusiak hogei izan dira, eta babesle laguntzaileak beste lau. Gainera, garaikurrak barrutiko zortzi establezimenduk babestu dituzte, eta beste askok hainbat gaietan laguntza eman dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.