12:30etan deitua zuten giza proba ikustera eta animoak ematera hamarnaka lagun bildu dira.
Emarri Taldekoak proban
Urtarrilaren 9an euskal preso eta iheslarien alde Bilbo eta Baionan Sarek deitu dituen mobilizazioekin bat egin du Oiartzungo Emarri Taldeak. Harria mugitu dute beraiek ere, eta ez nolanahi 50 plaza egin ditu taldeak herritarrak mobilizazio horretara deitzeko Sareren kamisetak jantzita. 12:30etan deitua zuten giza proba ikustera eta animoak ematera hamarnaka lagun bildu dira. Azken plaza gainera herritarrekin batera egin du Emarrik U9rako deialdia Oiartzuarrena egiteko.