Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Argazki galeria] Prosa eta poesia lehiaketako sariak banatu ditu gaur udalak

Kontakizun ederrak idatzi dituztela herriko haur eta gazteek esan dute Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2015/12/19
Sari banaketa

Sari banaketa

Prosa eta Poesia Lehiaketaren hogeita zortzigarren edizioak baditu irabazleak, eta denek jaso dute gaur saria Udal areto Nagusian egin duten ekitaldian. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariek gidatu dute ekitaldia beteta zegoen aretoan. Kontakizun ederrak idatzi dituztela herriko haur eta gazteek esan dute Arnaizek eta Aizpuruk, “literaturak badu zerikusirik joskintzarekin. Idazlea da hitzak elkarrekin josteaz arduratzen den jostuna, letrak eta hitzak elkarrekin lotuz istorioak, poemak edo kontakizunak ehuntzen dituen artista”. Lan guztien atzean sormen handia dagoela nabarmendu dute biek, halaber, eta lan asko kanpoan gelditu badira ere, gogoa jarri eta ahalegina egin duten guztiei eskerrak eman dizkiete eta idazten jarraitzera animatu dituzte. Elizalde eskolako zein Haurtzaro Ikastolako irakasleei ere eman dizkiete eskerrak bi udal ordezkariek, eta baita epaimahaikide aritu diren elkarte eta norbanakoei. Lan horretan ibili dira Pello Añorga ipuin kontalaria, Goiatz Labandibar kazetari eta idazlea, Izar azpiroz matematikaria eta irakaslea, Aingeru Palomo irakaslea, Nerea Aizpuru poeta, Sohalge Arbelaitz irakaslea, Imanol Irigoien poeta eta margolaria, Intxixu AEK eta TTur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Edurne Agirrezabala ere igo da oholtza gainera eta umorez bete du ekitaldia. LH 3tik hasi eta DBHko 4. Maila arteko ikasleek dute parte hartzeko aukera lehiaketa horretan. Eta azken bi urteetan arrazoi ekonomikoak medio saritutako lanak biltzen dituen liburuxka argitaratu ez badute ere, aurtengo lanak eta aurreko bi urtekoak bilduko dituen liburua egingo duela udalak jakinarazi du Arnaizek. Txalo artean jaso dute saria irabazleek eta errepikatu duenik ere izan da. Txikienen kasuan material didaktikoa erosteko 50-80 euro arteko balea eskuratu dute. Helduenek berriz, 100 eta 120 euro arteko diru saria. Ekitaldia familia argazkia aterata bukatu dute. Prosa:
  1. saila: Goiuri Albisu Belarra eta Lide Larrea Etxebeste.
  2. saila: Axel Lasa Gelbentzu eta Naroa Etxebeste Eizagirre.
  3. saila: Haitz Aranburu Mutiloa eta Beñat Garaiar Pikabea.
  4. saila: Yue Yi Iriarte Lasa eta June Manjarres Castro.
  5. saila: Aiora Mancheño Jauregi eta Koldo Mitxelena Oiarbide.
  6. saila: Maddi Puy Sorondo eta Maddi Ibarguren Elosegi.
Poesia:
  1. saila: Allende Urritegi Lopera eta Lur Lopez Fraile.
  2. saila: Malen Elizasu Manterola eta Malen Frantsesena Arnaiz.
  3. saila: June Galardi Zapirain eta Aiora Mancheño Jauregi.
  4. saila: Alain Mendizabal Diaz eta Maddi Ibarguren Elosegi.
DSC_0242
DSC_0242
DSC_0243
DSC_0243
DSC_0245
DSC_0245
DSC_0246
DSC_0246
DSC_0247
DSC_0247
DSC_0249
DSC_0249
DSC_0250
DSC_0250
DSC_0251
DSC_0251
DSC_0254
DSC_0254
DSC_0255
DSC_0255
DSC_0257
DSC_0257
DSC_0258
DSC_0258
DSC_0259
DSC_0259
DSC_0260
DSC_0260
DSC_0261
DSC_0261
DSC_0262
DSC_0262
DSC_0263
DSC_0263
DSC_0264
DSC_0264
DSC_0269
DSC_0269
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.