Alaia Martin, txapela ukitzear

Beñat Gaztelumendi txapela jasotzen

Beñat Gaztelumendi txapela jasotzen

Gipuzkoako bigarren bertsolari onena da Alaia Martin. Atzo, herrialdeko finalean, bikain aritu zen oiartzuarra, teknikoki oso ondo eta arimarekin bertsotan. Finalaren buruz burukora iritsi zen, baina Beñat Gaztelumendirekin ezin. Bederatzi puntu bakarrik egon ziren bi bertsolari gazteen artean, 1.012 993ren kontra. Arkaitz Oiartzabal ere ondo aritu zen Illunbeko azken saioan 8.000 ikusleren aurrean. Berria zen final handi batean, eta atzokoarekin aurrerantzean bertsolari bezala handitzen jarraitzeko tresna eta esperientzia izango ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.