[Argazki galeria] Antxoko San Tomas jaia, jendetsua eta giro apartarekin

San Tomas festa jendetsu eta beroa egin zuten atzo Antxon

Haurrak, Gure Zumardian abesten

Haurrak, Gure Zumardian abesten

Atzo, larunbata, egin zuten Antxon San Tomas jaia. Herriko elkarteek antolatutako jaian dena izan zen biribil, eguralditik hasita, herritarren parte hartzera. Esaterako, Gure Zumardian jarri zituzten postuetan nahiz bertan jarrita zegoen tabernan (txistorra pintxoka, taloak eta edariak saldu zituzten) aspaldiko jende kopuru handiena bildu zen. Horregatik guztiatik, antolatzaileek HITZAri esan diote oso arrakastatsua izan dela aurtengo txerriaren festa, “dena ondo atera da. Sekulako jendetza bildu da herrian, eta giroa paregabea izan da. Hori zen nahi genuena hain justu”. Ondoko argazki galerian egon zen giroa ikus daiteke, irudi bidez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.