24an eta 31n, hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dute Oiartzunen

Ontzi arinak 20:00etatik 06:00etara jaitsi ahal izango dira egun horietan. Talaiako garbiguneak ordutegia jarraian beteko du.

Talaiako larrialdi gunea

Talaiako larrialdi gunea

Hilaren 24an eta 31n oiartzuarrek tarte zabalagoa izango dute hondakinak jaisteko. Izan ere, bi egun horietan 20:00etatik 06:00etara utzi ahal izango dira ontzi arinak (frakzio hori tokatzen da egin horietan). Gainera, egun horietan Talaia garbiguneak ordutegi jarraia izango du, 09:00etatik 16:00etara egongo da zabalik. Alta, udalak gogorarazi du Talaiako garbiguneko larrialdi gunea 24 orduz zabalik egoten dela beharra duten herritarrei zerbitzua emateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.