[Argazki galeria] Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek hartu dute ikatza

Larunbatean itzali zuten Txondorra Arditurrin, eta Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek jaso zuten ikatza mendira eramateko.

Txondorra itzali dute eta ikatza atera

Txondorra itzali dute eta ikatza atera

Larunbatean itzali zuten Txondorra Arditurrin, eta Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek jaso zuten ikatza mendira eramateko. Ekitaldi polita egin zuten larunbatean Aiako Harriaren magalean eta hamarnaka lagun bildu ziren bertara ikazkinek egindako lanarekin disfrutatzera. Seiak aldera heldu zen kalejira Arditurrira, eta kontalariak hartu zuen hitza gero ikazkinen lanaren gainean hitz egiteko. Gau eta egun esna zaindu dute txondorra, hura elikatu eta itzal ez zedin. Musikak lagunduta etorri ziren ondoren Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileak zakuak ikatzarekin bete eta mendira itzultzeko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.