San Tomas jaiarekin hasi da San Pedroko gabonetako egitaraua. Datozen egunetan ez da girorik faltako barrutian.
Larunbateko San Tomas jaiarekin hasi zen gabonetako egitaraua
Herenegungo San Tomas jaiarekin hasi zuten San Pedron, gabonetako egitaraua. Ez da ekitaldi bakarra izango, ordea, datozen egunetarako programa prestatuta baitute. Horrela, bihar arratsaldean, Olentzerorako poteo-entsegua egingo dute, frontoitik aterata. 18:00etan jarri dute zita. Eguberri bezperan iritsiko da Olentzero barrutira, Zamatetera hain zuzen ere. Harrera egiteko 17:30ean geratu dira, eta baserritarrez jantzita joateko eskatu dute.
Urteko azkeneko egunean, 16:00etatik aurrera, San Pedrestre lasterketa egingo dute. Ondoren, 18:30ean kantu zaharrak abestuko dituzte barrutian zehar. Urte berriarekin batera, dotore joan beharreko kotilioia egingo dute, 02:00etan hasita. Azkenik, Errege Magoak iritsiko dira urtarrilaren 5ean, 19:00etan, Pabloeneara. Gauean, bertso saioa egingo dute, Hiru Erreginak lelopean, 21:00etatik aurrera. Sarrerak Antxetan eros daitezke.