Oiartzungo Estibaliz Bajo, Ane Mugarza eta Itxaso Nabaskues, euskal selekzioa osatzeko

Larunbatean jokatuko du euskal selekzioak Kataluniaren kontra Bartzelonan.

Euskal selekzioaren artxiboko irudia. Argazkia: Ortzi Omeñaka

Euskal selekzioaren artxiboko irudia. Argazkia: Ortzi Omeñaka

Oiartzun KEko emakumeen taldeko hiru jokalari deitu ditu euskal federazioak Kataluniaren kontrako partidarako: Estibaliz Bajo, Ane Mugarza eta Itxaso Nabaskues. 18 jokalariko deialdian gehienak Athleticeko jokalariak (sei) eta Realekoak (bost) dira. Emakumeen Euskal Selekzioak larunbatean jokatuko du Bartzelonako Miniestadio zelaian, 18:45ean hasita, Kataluniaren kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.