San Tomas azoka izan da nagusi Saldisen

Gabon kanta emanaldia egin zuten Saldisen eguerdian Pasaia Lezo Lizeoa eta Lezo Herri Eskolako ikasleek.

San Tomas lezon

San Tomas lezon

Atzo ospatu zuten San Tomas eguna Lezon eta jendetsua izateaz gainera, giro aparta izan zen nagusi. Baserritarrena izan zen Saldise plaza eta baita haurrena ere izan ere Gabon kanta emanaldia egin zuten bertan eguerdian Pasaia Lezo Lizeoa eta Lezo Herri Eskolako ikasleek. Txalo ugari jaso zituzten haurrek, saio bikaina eginda. Txistorra, taloak eta sagardoa nonahi, txerria eta bestelako animaliak ere ez ziren falta izan atzoko Lezoko ferian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.