San Tomasak ez du etenik

Foru plazan txapela jaurtiketa lehiaketa egingo dute 17:00etan.

Herri kirolakHerri kirolen erakustaldia egiten ari dira une honetan Agirre Lehendakariaren plazan San Tomas batzordeak antolatuta. Hurrengo hitzordua berriz, Foru plazan izango da, bertan egingo dute-eta txapela jaurtiketa lehiaketa. Bien bitartean zabalik dira jan eta edatekoen postuak eta baita artisauenak ere. 18:00etan Amulleta danbor kofradia herrian zehar ibiliko da eta ordu erdi beranduago jauziak egingo dituzte zumardian. 20:30ean azoka amaitzeko sari banaketa egingo dute zumardian bertan. Orduan jakinaraziko dute txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrena eta postuetako txistorra xamurrena zaien izan den.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.