Eguberri eta urteberri egunetan ez dituzte hondakinak jasoko
Bi egunen bezperatan edukiontziak jaso dituzte. Pasaitarrei hondakin gutxiago sortzen saiatzeko eta kaleak txukun mantentzeko eskatu die udalak.
Azken urteetan bezala, Eguberri eta urteberri egunetan ez dituzte hondakinak bilduko. Errefusa jasotzen duen Pasaiako Udalak zein gainontzeko hondakinak biltzen dituen San Marko Mankomunitateak egun horien bezperan edukiontziak hustuko ditu, gainezka egin ez dezaten. Izan ere, data hauetan hondakin asko pila daitezke.
Era berean, hilaren 25ean zein urtarrilaren 1ean ez da kale garbiketa zerbitzurik egongo. “Arduratsu eta kontziente” izateko eskatu die Udalak herritarrei: “Hondakin gutxiago sortzen saiatzeaz gain, saia gaitezen hondakin bilketarik ez dagoen egunetan edukiontziek gainezka egin ez dezaten”.