Errenteria-Oreretan ere, argituko dute erabakia

Argitu Erabakia leloarekin ehunka kriseilu piztu nahi ditu erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak.

Kriseiluak saltzen aritu dira San Tomas egunean

Kriseiluak saltzen aritu dira San Tomas egunean

Oiartzun Ibaiaren inguruan bilduko dira Gure Esku Dago-k  deituta hamarnaka herritar hilaren 27an, eta horretarako Gamon Zumardiaren parean dauden zubietara joan eta kriseiluz beteko dituzte ibaiaren bi aldeak. Larunbatean 18:00etan elkartuko dira aipatu lekuan. Aurretik kriseiluak erosi behar direla gogorarazi dute antolatzaileek. Interesdunek 2,5 euroan eros ditzakete Maria Lezo kaleko 7. zenbakian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.