
Sortu berria den Munttarpe eskubaloi elkarteko emakumeen eta gizonen taldeek garaipenak lortu dituzte asteburuan.

Andreone Udal Liburutegiak antolatzen du ipuin kontaketa zikloa 4 eta 7 urte arteko haurrei begira.

Hauek herriko kirol taldeek asteburuan lortu dituzten emaitzak.

Iaz egindako proiektu pilotuaren arrakasta ikusita, Eskalada Eskola martxan jarriko dute aurten Girizia Mendi Taldearen, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren eta Oiartzungo Udalaren elkarlanari esker.

Jon Martin hirugarren sailkatu zen bertsozalez lepo zegoen Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan jokatu zen saioan.

Behar gehiena daukatenentzako gosariak eta askariak jasotzen ari da Gurutze Gorria, gaur, Oiartzungo eta Irungo Alcampon.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak 51 urte beteko ditu eta hori dela eta Oarsoaldeko emaileek batzarra egingo dute igande honetan.

'Birziklatu zalantzarik gabe' izenburupean, birziklatzeko informazioa eta edukiontzi marroiarentzako giltzak banatuko dituzte

Nagusitasun osoz irabazi dio Trintxer Hockey taldeak Jolastetari

Wroclawen egin zuen proiektutik sortutako emanaldia izango da eskainiko duena eta horretan oinarrituta, Bruno Schulzen bizitza eta Los pájaros narrazioaren irakurketa publikoa egingo dute.

Egun osoan lurretik datozen jakiekin osatzen den elikadura izango da ardatz, eta horren inguruan mugitzen den hainbat alor jorratuko dituzte.

Lezoko Munttarpe eskubaloi taldeko gizonen taldeak etxean egingo du debuta asteburuan.

Beraungo estadioan espazioa era eranginkorragoan erabiltzeko hobekuntzak proposatu ditu udalak, eta galtzarabordako kiroldegia handitzea.

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei zuzendutako espazio bat zabalduko dute Merkatuzarren; Beatriz Zalakain izango da dinamizatzailea, «askapen prozesuan» lagunduko duena

Herrian integrazioa erraztuko duten kolaboratzaile eta laguntzaileen sarea osatu nahi dute

PSE-EEk eta EAJk «gehien birziklatzen duten udalerriak ekonomikoki ito» nahi dituztela salatu dute, eta jasotzen dituzten zerbitzuen arabera ordaintzea eskatu