500 kandela, harriak mugitzeko prest

Urtearen azken egunean preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten hamarnaka lagunek Sarek deituta.

Harriak mugitzeko prest daude oreretan ere

Harriak mugitzeko prest daude oreretan ere

Urtearen azken egunean euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten hamarnaka lagunek Sarek deituta. Herriko plazan bildutakoek 500 kandela piztu zituzten, 500 argi helburu bakarrarekin antolatzaileek zehaztu dutenez, “preso eta iheslarien eskubideak errespetatu ditzatela, eta berriz ere halako ekimenik egin behar ez izatea eskatzeko”. Elkarretaratzearen helburua larunbatean, hilak 9, Bilbo eta Baionan egingo dituzten manifestazioetara deitzea ere izan zen. Bilborako autobusak antolatu dituztela eta ohiko lekuetan izena ematea dagoela gogorarazi zuten elkarretaratzean. Baionara jo nahi dutenek, berriz, beraien kabuz antolatu beharko dira. Amaitzeko herritar guztiak deitu zituzten larunbateko manifestazioan parte hartu eta “harriak mugitzera”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.