[Argazki galeria] Errenteria-Oreretako San Silbestrea, ikusgarria

Denera ia 1.000 korrikalarik parte hartu zuten Errenteria-Oreretako San Silbestrean

Korrikalari talde bat Santa Klara taldean

Korrikalari talde bat Santa Klara taldean

Hilaren 31ko arratsaldean egin zen Errenteria-Oreretako San Silbestrearen 13. ekitaldia. Bertan ia 1.000 korrikalarik parte hartu zuten Errenteria Atletismo Taldeak antolatutako klasikoan. Bi ibilbide izan zituen, zazpi kilometroko luzea eta hiru eta erdiko motza. Korrikalari gehienak luzean izan ziren. Luzean, gizonetan Xabier Lukin izan zen garaile, eta emakumeetan Lurdes Oiartzabal. Motzean, berriz, Jose Maria Peso eta Nahia Vicente irabazleak. Sailkapen osoa bertan kontsulta daiteke. Ondoko irudiak lasterketarenak dira, Santa Klara kaletik pasatzerakoan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.