Merkealdirako euskarazko materiala doan banatuko dute

Neguko merkealdirako behar duten materiala errazten diete merkatariei oiartzunen

merkealdiaMerkealdia martxan da, eta Oiartzunen, udalak eta Ttu-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen hitzarmenari esker, merkatariek doan lor dezakete euskarazko materiala. Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzea da asmoa, eta horretarako merkealdien atarian ez ezik, urte osoan hainbat zerbitzu eskaintzen ditu udalak. Zehazki hauxe da banatzen duten materiala:
  • ‘Merkealdia’ idatzita duten tirak.
  • ‘Eskaintzak’ idatzita duten kartelak.
  • Lehen/orain txartelak (prezio zaharra eta berria adierazteko).
  • Ehunekoen txartelak: %50; %30,…
  • Jendaurrean jartzeko edozein ohar itzultzen dute.
  • Baleak egiteko talonarioak.
  • Fakturak, albaranak, ordainagiriak… egiteko talonarioak.
Interesa duten merkatariek eskaerak egin ditzakete oraindik, eta informazioa aurrez aurre jaso nahi izanez gero Fermiñene etxera jo besterik ez.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.