Pirritx, Porrotx eta Marimotots, hilaren 24an Elorsoron

Ikuskizunerako sarrerak hilaren 16an salduko dituzte Elorsoron, 17:00etatik 19:00etara.

Porrotx, aurreko ikuskizun batean

Porrotx, aurreko ikuskizun batean

Urtero bezala, Oiartzunen emanaldia egingo dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatua. Aurten, hilaren 24an da ikuskizuna, 17:00etan hasiko da, eta Elorsoro kiroldegiak jasoko du. Amalur azken sorkuntza aurkeztuko dute pailazoek. 1.500 sarrera jarriko dituzte salgai aldez aurretik. Horiek, hilaren 16an (larunbata) Elorsoron erosi behar dira 17:00etatik 19:00etara, txartelen salmentarako leihatilan. Bertan, pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera erosteko aukera izango du. Haurren sarrerek 5 euro balio dute (2 urtetik gorakoentzat), eta helduenek 8. Antolatzaileek nabarmendu dute ikuskizunean haurrek dutela lehentasun, hortaz, bi gurasoak joan ordez haurrekin, bakarra joatea aholkatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.