Euskarazko lau liburu aztertuko dituzte aurten Lezoko literatura solasaldietan
Euskarazko lehen solasaldia otsailaren 17an egingo dute. Gaztelaniazkoaren egitaraua ere prest dago.
- Otsailaren 17an, Andoni Egañaren Pausoa noiz luzatu landuko dute.
- Apirilaren 20an Uxue Alberdiren Euli-giro aztertuko dute.
- Urriaren 19an Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak izango dute hitz egiteko gai.
- Abenduaren 14an Joseba Sarrionandiaren Narrazioak xehetzen saiatuko dira.
- Hilaren 26an, Stefan Zweig-en Carta de una desconocida izango dute mintzagai.
- Martxoaren 22an Michel Houellebecq-en Sumisión landuko dute.
- Maitzaren 31n Emmanuel Carrereren El adversario lanaren ingurukoa izango da solasaldia.
- Azaroaren 22an Sakiren Alpiste para codornices izango da eguneko liburua.

