Doako euskara ikastaroak antolatu dituzte langabeentzat

Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago, eta interesdunek hilaren 22a baino lehen Udaletxeko Euskara Departamendura jo beharko dute.

Une honetan langabeen bina talderekin ari dira herriko bi esukaltegietan. Irudian Xenpelar AEK ikasle eta irakasleak

Une honetan langabeen bina talderekin ari dira herriko bi esukaltegietan. Irudian Xenpelar AEK ikasle eta irakasleak

Doako euskara ikastaro trinkoak antolatu ditu udalak langabeei begira, Xenpelar AEK Euskaltegiarekin eta Udal Euskaltegiarekin elkarlanean. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago, eta interesdunek hilaren 22a baino lehen  Udaletxeko Euskara Departamendura jo beharko dute. Izena emateko, Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria (Dardea) aurkeztu beharko dute izena emateko garaian, eta halaber, %85eko asistentzia bermatu beharko dute. Aurreko ikasturtean aritu diren ikasle zein irakasleek balorazio “bikaina” egin dutela esperientziaz esan du udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.