Gazte Asanbladaren ziztada ageriko da jada Antxon

Inauterien prestaketan buru belarri ari dira gazteak; erlez mozorrotzeko deia egin dute

gaztetxea1Erlea da Pasai Antxoko Gazte Asanbladaren logoa, eta aurten, gazteek logoaren irudia baliatu dute inauterietako gaia proposatzeko. Erlez mozorrotzea proposatu diete herritarrei. Baina herritarrak ez ezik, herria bera ere mozorrotu nahi dute aurten, eta horretarako gaztetxean biltzen ari dira egunotan, apaingarriak prestatzeko.  Gaur 18:00etan bilduko dira eta bihar, berriz, 18:30ean.
erlea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.