Idoia Aiastuik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur

Aiastuiri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan. 19.30ean egin dute deialdia Herriko plazan.

Aiastui ezkerretik bigarrena. Argazkia: Berria

Aiastui ezkerretik bigarrena. Argazkia: Berria

Ezker abertzaleko 27 kide deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horietatik 22k gaur eta bihar deklaratuko dute. Gaur deklaratu dutenen artean Sortuko Antolakuntza idazkaria den Idoia Aiastui oreretarra dago. 2007ko urrian Seguran egindako polizia operazioarekin lotuta dago ikerketa, eta “talde terrorista bati laguntzea, kapitala zuritzea, eta ondasunak ostentzea” egotzi diete ezker abertzaleko 27 kide horiei. Aiastuiri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan. 19.30ean egin dute deialdia Herriko plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.