Lezoko udal tasetan hobariak eska daitezke

Hobariak honako honako udal zerbitzuetarako eska daitezke: ura, estolderia, zaborra, udalekuak, ludoteka, musika eskola eta kiroldegia.

Herriko kirol azpiegituren tasetarako ere hobariak eska daitezke

Herriko kirol azpiegituren tasetarako ere hobariak eska daitezke

Lezoko Udalak 2016ko udal tasak ordaintzeko hobarien berri eman du. Hobari horiek baliatzeko baldintza zehatz batzuk bete behar dituzte herritarrek, bi irizpide nagusi direla: familiako kideen kopurua, eta urte diru sarrerak. Hobari horiek honako zerbitzuen tasetan eska daitezke, beti udaletxean: estolderia, zaborra, udalekuak, ludoteka, musika eskola, eta kiroldegia Tasetan murrizketak izateko, honako taula hartuko da kontuan:
  • Familian kide bakarra denak ezin du urteko diru sarrera 9.072 euro baino gehiagokoa izan.
  • Bi kideko familien urteko diru sarrerak ezin du 11.345 euro baino gehiagokoa izan.
  • Hiru kideko familien kasuan, urteko diru sarrerek ezin dute gainditu 12.700 euroko kopurua.
  • Lau kideko familiek, gehienez, 13.608 euroko diru sarrera izan behar dute hobariez baliatzeko.
Horiek arau orokorrak izanda, honakoak ere kontuan hartu behar dituzte laguntzak jaso nahi dituztenek: Ezarpen arauak, berriz, honako hauek dira:
  • Kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da kontuan.
  • Eskaerak urteko edozein momentutan egiteko aukera izango da, jarraian zehazten den dokumentazioarekin: bizikidetasun ziurtagiria; gizarteratzeko, diru sarrerak bermatzeko errenta edo Gizarte Larrialdietako Laguntza jasotzen duenaren agiria; soldata, pentsio, alokairuak edo beste edozein kontzeptuagatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien sarreren egiaztagiria; familia ugariaren agiria; Lezoko Udaleko ordainketak eginak egotea.
  • Nolanahi ere, salbuespena edo hobaria emango balitz, eskatu den ekitaldirako bakarrik dela ulertzen da.
  • Salbuespen edo hobariak ez dute izango metatze-izaerarik.
  • Eskatzailearen egoera ekonomikoan aldaketaren bat egonez gero, udalari jakinarazi beharko zaio 30 eguneko epean. Aldaketaren berri eman ezean, ordura arte jasotako diru-kopurua itzuli beharko du.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.