Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Kontsumo ohiturak aldatzeko bidea hasi du talde batek Oarsoaldean

Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
Gizartea

Bideari ekiteko beste esperientziak ezagutu nahi ditu kontsumo taldeak, horregatik Iruñerriko Landarera bisita egingo dute larunbatean.

2016/01/12
Urko Etxebeste Urko Etxebeste
Kontsumo ohiturak aldatzeko taldearen kartela

Kontsumo ohiturak aldatzeko taldearen kartela

Kontsumo ohiturak aldatzeko nahia du Oarsoaldeko herritar talde batek. Oraingoz, herriz herri ari dira antolatzen, eta apurka bada ere, euren asmoa indartu eta zabaldu nahi dute. Hori egiteko Euskal Herrian zentzu horretan dauden beste esperientzien berri izatea egokia dela uste dute. Hala, hilaren 16an (larunbatean), Iruñerriko Landare proiektu eraldatzailea ezagutzeko irteera antolatu dute. Taldearen lehen urratsa izango da. Bertara joateko taldearekin harremana egin behar da, posta elektronikoz. Autobusez joango dira interesdunak Nafarroa aldera, eta han bazkaria egingo dute Iruñeko elkarte batean; izena eman ahala jasoko dute informazio gehiago (bazkaria non izango den, zer eraman behar den…) partaideek. Landare Iruñerriko produktu ekologikoen kontsumitzaile elkarte bat da Landare. Bi lokal dituzte, bat Arrotxapean eta bestea Atarrabian. Euren jarduera elikagai ekologikoz hornitzea da, gertutasun, gizarte eta merkataritza zuzentasun irizpideak jarraituz. Azken batean, mundua eraldatzen saiatzen ari dira, gosaldu, bazkaldu eta afaldu bezain xumeak diren ekintzen bidez. Elkarlanean aritzen dira, “eta komunean ateratzen dituzte indarra eta ausardia”, Oarsoaldeko taldeetako kideek esan dutenez: “Pertsona osasuntsuak nahi dituzte mundu osasuntsu eta bidezko batean”. Horretarako antolatzen dira, nola eta nori erosiko dioten erabakiz. Landare elkarte bat da, eta horregatik, duen egitura juridikoa Iruñeko edozein kirol elkartek duenaren antzekoa da: asanblada da ordezkaritza organo nagusia, urtean behin biltzen dena.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.