Eskola Kirola egiteko adinik ez duten haurrei ariketak egiteko eskaintza abiaraziko dute, datorren asteartetik aurrera.
Muittu!-n izena eman duten haurren gurasoekin bilera egin zuten atzo
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 11 ikaslek Muittu! egitasmoa jarriko dute martxan gaur zortzi. Proiektuaren helburua haurrek jarduera fisiko anitza egitea da, Eskola Kirolan aritu aurretik. Koordinazio ariketak, jolasak, kirol batzuetako ariketa espezifikoak eta beste hainbat jarduera egingo dituzte.
Muittu!-ren filosofia lehiakortasun eza da, eta horretarako gorputz hezkuntza eta hezkuntzan, oro har, formatuta dagoen irakasle batekin. Eloroso kiroldegian izango dira saioak, astean bitan (astearte eta ostegunetan).
Gurasoekin bilera
Atzo bertan, izena eman duten haurren gurasoekin bilera egin zuten udaleko Kirol Saileko eta Eskola Kiroleko arduradunek. Egitasmoari buruzko azalpen zehatzak jaso zituzten gurasoek.
Udalak, Muittu! proiektuarekin, Eskola Kirola egiteko aukerarik ez duten haurrei eskaintza zabaldu die, eta, gainera, gurasoek eskatutakoari erantzun die. Esperientzia pilotuaren balantze ona egiten badute, datorren urtean ikasturte osoan egingo dute Muittu!.