Ihoteak prestatzen hasiko dira Herri Musikaren Txokoan
Soinuenean bi zita jarri dituzte hilaren 23rako: zakuak prestatzea, batetik, eta dantzen entsegua, bestetik.
Ihoteak ate joka daudenez, Herri Musikaren Txokoa hasi da prestaketa lanetan. Hilaren 23an, 17:00etan, Soinuenean elkartuko dira, eta Lartaun Txistulari Taldeko zein Olarri dantza taldeko kideekin batera, dantzak ikasiko dituzte Auzokalte elkartearen parean.
Egun, toki eta ordu berean beste zita bat jarri dute. Ihoteetako zakuak antolatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, Abaraxka udal ludotekako kideen laguntzarekin.