Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ozen esan negua datorrela

Kuadrillen Egunak 25 urte beteko ditu aurten. Urteurren esanguratsua ospatzeko, tamainako ekitaldiak antolatu dituzte urte osoan zehar. Hilaren 23an Kuadrillen Negua egingo dute, uztaileko jaia formatu txikian

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2016/01/15
Bi hilabete pasatxo falta dira Zea Mays-en Negua joan da ta abestiaren bideoak Facebook-eko timeline-ak inbadi ditzan. Negua atzean uztea garai pozgarriagoekin lotzen dute bideoa igotzen dutenek. Errenteria-Oreretan, aurten, urte sasoiaren ohiko gristasunari kolorearekin  —laranja, zehazki— eta jaiarekin aurre egingo diote. Neguak festarekin lotutako ekitaldi berria ekarriko du: Kuadrillen Negua. Uztailaren 23an Kuadrillen Egunak mende laurdena beteko du, eta antolatzaileek hainbat ekitaldi ospatuko dituzte urte osoan zehar. Hilaren lehen hizkia eta zenbaki bera duen egunean —urtarrilaren 23an— hasiko dira urteko jarduerak. Udako Kuadrillen Egunari «omenaldi» bat egin nahi diote datorren asteko larunbatean, Borja Arbelaitz antolakuntzako kideak azaldu duenez, eta horregatik, kalderete lehiaketa berreskuratu dute. «Lehen Kuadrillen Egunean kalderete lehiaketa egiten zuten, eta hortik bazkaltzen zuten denek. Jakirik onena —eta txarrena— aukeratzen zen», gogorarazi du Jone Mendigutxiak. «Uztailaren 23koa dimentsio handi batera iritsi da, eta ezin da horrekin jarraitu. Urtarrilean ikusten genuen aukera kaldereteena berreskuratzeko, ez direlako 1.500 lagun egongo», jarraitu du.
u23

Merkatuzarren kanpoaldean prestatuko dituzte kaldereteak

Merkatuzarren kanpoaldean, estalki batzuen babesean, ariko dira bazkariak prestatzen. 10:00etan hasiko dira sukalde mugikorrak atontzen, eta ondoren sukaldari dohainak erakutsiko dituzte. Behar dituzten lanabes guztiak utziko dizkie antolakuntzak, eta itzultzean, erositako janariaren tiketa erakus dezakete, elikagaietan gastatutako dirua jasotzeko —gehienezko diru kopurua 80 euro izango dira—. Merkatuzarren bilduko diren 300 lagunek 14:00etan izango dute jakiak dastatzeko aukera. Mahaiak, aulkiak eta gainontzekoak jaso ondoren, mende laurdena ospatzeko iniziatiben aurkezpen txiki bat egingo dute (martxoan erakusketa egingo dute, eta maiatzean ekitaldi bat, besteak beste). Gero, 16:30 inguruan, Dj Bull buru dutela, poteoa egingo dute. Zintzurrak busti ondoren —eta beste ezer, espero da— etorriko da berritasuna: Dj 2ttorrekin jaia egingo dute Niessenen, 20:30etik aurrera. Sarrerak Arkaitza eta Xera tabernetan —Sindikatokoak agortu dira— daude salgai, hamabost euroan. Kalderete lehiaketan parte hartzeko oraindik izena eman daiteke. Trukean ez dute kamisetarik jasoko, madalenetan bezala, baizik eta «eguraldi honentzako egokiagoa» den laranja koloreko zerbait, Arbelaitzek iragarri duenez. Dinamika baten hasiera Mende laurdena ospatzearena «aitzakia bat besterik» ez dela aitortu du Arbelaitzek. Izan ere, eta zilarrezko ezteiei garrantziarik kendu gabe, urtero egin nahi duten dinamika berri baten abiapuntua izatea nahi dute. «Iaz martxan jarri genuen Hamabi auzo, hamabi poteo iniziatiba, uste dugulako ezjakintasun handia dugula gure herriarekiko. Horregatik, auzoetara hurbiltzea erabaki genuen, ezagutzeko eta auzoetako historia ikasteko. Pontikan egin genuen iaz, eta auzoari izena ematen dion baserrian jaiotako emakume bat etorri zen, historia kontatzera. Horrelakoak egiten jarraitu nahi dugu», jakinarazi du Arbelaitzek. Bere ustez, «atzean dagoen filosofia da garrantzitsuena». Gaineratu duenez, «jaiak inportanteak dira pertsona eta herri bezala, sozializatzeko tresna direlako». Baina jaiak ez ditu modu pasiboan ulertzen, «subjektu aktiboekin» baizik. «Askotan are gehiago gozatzen da lan egiten», ziurtatu du. «Helburu nagusiena jai mugimenduaren filosofia hori sustatzea da» berretsi du Mendigutxiak, eta, bide batez, mugimendu bat sortzea non jaiak herritik herriarentzat egingo diren. Ildo horretan, iazko Kuadrillen Eguneko kamiseta urdina apaintzeko marrazkia sortu zuten. Lino fabrikatik kaleratutako emakume bat irudikatu zuten bertan. Aurrera begira, Errenteria-Oreretako historian egon diren antzeko pertsonaiak azaleratzeko asmoa dute. Gainera, ekitaldiak prestatzerakoan geroz eta jende gehiagok parte hartzen dutela nabarmendu dute. Arbelaitz: «Inoiz baino jende gehiagok erantzun dio erronkari, eta festen ereduan bertikaletik horizontalera pasatu garela uste dut».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.