Oinez eta BBTz egiteko bi ibilbide prestatu ditu mendi taldeak. Izena emateko azken eguna hilaren 27a izango da.

Zelatun zelaira joango dira
Girizia Mendi Taldeak hilaren 31n egingo du urteko lehen irteera. Oinez edo BTTz egin ahal izango da zeharkaldia. Lehenengo mota aukeratzen dutenentzako, 07:45ean geratu dira ikastolan, eta Asteasu ingurura joango dira. Bertatik Ernio mendiko Zelatun zelaira joango dira, eta handik Alkizara joango dira. Asteasuko Sarasola sagardotegian bazkalduko dute, lau ordu eta erdiko ibilbidea bukatzean. Autobusaren eta bazkariaren prezioa 40 eurokoa da.
BTTz ibilbidea egin nahi duenak, 08:00etan joan beharko du ikastolara. Ibilbidea zehazteke dago oraindik. Bi kasuetan, izena emateko, Amazkar tabernatik edo Garmendi txokolategitik pasatu beharko da. Azkeneko eguna hilaren 27an izango da.