11:30ean geratu dira Karrikako probalekuan. Mutil eta neskei dago irekita proba.

Emarri taldea
Hitz eman bezala, Emarri taldea txotx denboraldiarekin batera bueltatuko da. Datorren larunbatean, hilaren 23an, entrenamendu irekia egingo dute Karrikako probalekuan. 11:30ean jarri dute zita, eta nahi duenak mugi dezake harria. Neska zein mutilek har dezakete parte proba irekian, eta ondoren, indarrak berreskuratzeko mokadutxoak jateko aukera egongo da.