Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro inbertituko ditu Pasaian

Trintxerpen eta Antxon egingo dituzte inbertsio gehienak

Albaola

Turista asko erakartzen ditu galeoiak Pasaiara

Pasaiako PSE-EEk poza agertu du Eusko Jaurlaritzak beren emendakinak onartu, eta horrek, Pasaiara milioi bat euro bideratzea ekarriko duelako. Zehaztu dutenez, inbertsio gehienak Trintxerpen eta Antxon egingo dituzte. Antxon, Molinao errekaren leheneratze lanekin aurrera egitea ahalbidetuko duten hainbat inbertsio egingo dituztela iragarri dute eta Trintxerpen, Azkueneko parkea berritzeko lanak nabarmendu dituzte. Bide batez, Trintxerpeko goialdean beste hainbat lan egin asmo dituztela iragarri dute. Azkenik, San Juan galeoiaren berreraikuntza finantzatzeko partida bat lortu dutela esan dute, eta aipatu proiektuak Pasaiari eman dion bultzada kulturala eta turistikoa goraipatu dute.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.