Matrikulazioa zabalik da AEK-ko euskaltegietan

Hitano ikastaroa eskainiko dute Xenpelar euskaltegian otsailetik aurrera

OroitzeneAEK_LezoOarsoaldeko AEK-k zabalik du ikasturtearen bigarren erdirako matrikulazioa. Maila, ordutegi eta ikastaro mota guztiak eskaintzen dituzte euskaltegietan: azterketak prestatzeko ikastaroak, guraso taldeak, merkatariak, langabeak, autoikaskuntza… Hori guztia, metodologia parte hartzaile batez antolatuta: kanpo ekintzak, bisitak, afariak, txangoak, tailerrak… Hitano ikastaroa Berritasun gisa, otsailetik aurrera, 20 orduko hitano ikastaroa emango dute Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian. Astean bi orduko saioa egingo dute -izena ematen duten ikasleekin adostuko da eguna eta ordua- eta matrikulak 30 euro balio du. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi duten herritarrek gertueneko euskaltegira joan besterik ez dute.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.