[Bideoak eta argazki galeria] Sarriegiren doinuak ozen Lezon

Raimundo Sarriegiren doinuak ez dira bakarrik Donostian edo Azpeitian entzungo. Pasaian eta Lezon, esaterako, danborradak egin dituzte gaur txikienek.

Lezoko ikastolakoak, jolastokian danborradan

Lezoko ikastolakoak, jolastokian danborradan

Pasaia-Lezo Lizeoko Lezoko egoitzako ikasleak jolastokira atera, eta danborra jo dute. San Sebastian bezpera izaki, txanoa jarri, jantzi zuri-urdinak atondu, danborra gerrira ondo lotu, eta makilak ederki asko astindu dituzte, baina ordenean, txukun-txukun, zuzendarien aginduetara eta Raimundo Sarriegiren kantuen erritmora. Noski, hasteko eta bukatzeko, San Sebastian martxa. Ondokoak Lezoko eta Antxoko ikastolako argazkiak eta bideoak dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.