Legorburu Lizaso eta Egañarekin
Mutrikun antolatzen den Okelar bertsopaper lehiaketaren irabazleak jakinarazi zituzten asteburuan, eta Iñigo legorburu errenteriarrak bigarren saria eskuratu du. Bertso bazkariaren bueltan egin zuten sari banaketa eta Egaña eta Lizaso bertsolarien eskutatik jaso zuten saria irabazleek. Roman eta Modesto Maiz
Okelar anaien bizitza zen aurtengo gaia lehiaketan.
Okelartarren iturritik izenburupean zortziko bertso sorta aurkeztu zuen Legorburuk. lehenengo saria Mutrikuko Iñigo andonegik irabazi zuen eta Legorburuk 150 euro eskuratu zituen bigarren saria irabazita.