Udal igogailuetan itzaltze automatikodun sistema jarri du udalak

Itzaltze automatikoarekin eta argiteria aldatuta urtean 23.080 Kwh aurreztea lortuko duela udalak azaldu dute.

Fanderia eta Agustinen arteko igogailua

Fanderia eta Agustinen arteko igogailua

Energia aurrezpen eta eraginkortasun politikaren barruan udal igogailu guztietan, 29 guztira, energia aurrezteko itzaltze automatikodun sistema jarri du udalak. Neurria Energia Iraunkorrerako Ekintza Planari (EIEP) lotutako proiektua izan dela azaldu dute udaletik. Sistema berriaren bidez %80a aurreztu daitekeela jakinarazi dute. Orain arte ohikoak ziren lanpara halogenoak LED teknologiako lanparekin aldatu dituzte, bestalde, eta neurri horrekin ere energia aurreztuko duela esan du udalak. Itzaltze automatikoarekin eta argiteria aldatuta urtean 23.080 Kwh aurreztea lortuko duela udalak gaineratu dute. Bi neurriek, egungo energia kontsumoaren %85a murriztea eta  3.000 euro  aurreztea suposatuko dute gainera. Urteko 7,85 tona CO2 isurtzea ekidingo dela ere esan dute. Neurri horiek guztiak hartzeko, 18.298 euroko inbertsioa egin du udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.