Eskura prozesua eta herri galdeketa proposamena izango dute hizpide.

Oiartzun
Oiartzungo Gure Esku Dago-k batzarra egingo otsailaren 3an, “pausoa emateko”. Udaletxeko Pleno Aretoan bilduko dira, 19:00etan. Eskura prozesuaren ondorioak izango dute hizpide, eta iniziatibak egin nahi duen herri galdeketa sortaren gaineko proposamenak ere jorratuko dituzte. Bestelako gaiak ere jorratuko dituzte, norbaitek hala proposatuz gero.