Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Intxixuek eta sorginek Oiartzun magiaz beteko dute asteburuan

Ate joka daude Ihoteak. Urtero bezala, pertsonaiek Kataxulo kobazuloa utzi, eta jai giroa kutsatuko diete oiartzuar guztiei.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/01/26
ihoteak

Kuestazioa larunbat goizean egingo dute

Hiru egun eskas geratzen zaie intxixu eta sorginei Kataxulo kobazuloko egonaldia bukatzeko. Urtero bezala, Doneztebe plaza hartuko dute ostiralean, eta handik herriko auzoetan zehar hedatuko dira pertsonaiak, ihoteek irauten duten egunetan. Intxixu eta sorginen etorrera baino ordu erdi lehenago, 19:00etan, Azeri eta Sorgin dantzak egingo dituzte plazan bertan. Kataxuloko bizilagunak etortzean, poteoa egingo dute inguruko tabernetan, ohiko jantziarekin: zakuekin egindakoa. Trago luzeegirik ezingo dute egin, biharamunerako indarrak gordetze aldera. Kuestazioa Larunbatean, ajeak hala uzten badie, goiz jaiki behar dute kuestazioa egiteko. 09:00etan geratuko dira, bakoitza bere auzoan, eta etxez etxe zein baserriz baserri ariko dira pusken bilketan. Neskak poxpolinez jantziko dira. Mutilak, berriz, zuriz, txapela eta espartinetako soka gorriak salbu. Besoan jantziko dituzten zintek identifikatuko du bakoitzaren auzoa. Trikiti soinuz lagundutako ibilbidea bukatzean, auzo elkarteetan bazkalduko dute, 14:30 inguruan. Gosea berdinduta, 18:00etan auzoetan ibilitako kuadrilla guztiak Doneztebe plazan geratuko dira, eta poteoa egingo dute. Karrozak eta kalejira Igandeko egitaraua, berriz, txistularien dianarekin hasiko da. 09:00etan hasiko dira hauspoari ematen. Bi ordu beranduago, karrozak irtengo dira Beheko Plazatik, kalejira eginez. 12:30ean mutxikoak dantzatuko dituzte Doneztebe plazan. Arratsaldeari begira, 17:00etatik aurrera, haurrentzako jolasak antolatu dituzte. 19:00etan, berriz, intxixu eta sorginei, Kataxulora abiatu aurretik, agurra egingo diete. Suzko akerrarekin esango diete agur aurtengo ihoteei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.