Eskola arteko lehiaketa hasi aurretik, prestaketa aurrefasea egin zuten. Tximeletakoez gain, beste hiru taldetako gimnastak izan ziren Elorsoron.
Tximeletaren galan lau taldetako kirolariek hartu zuten parte
Tximeleta gimnastika taldeak aurrefasea antolatu zuen pasa den larunbatean. Elorsoro kiroldegian egindako galan, 9 eta 23 urte bitarteko 50 bat gimnasta bildu ziren. Udalerriko taldeko kirolariez gain, Usurbil, Altza eta Karmelo taldeetakoek ere parte hartu zuten, taldeka zein bakarka. Eskola arteko lehiaketa hasi aurretik, prestaketa moduan egindako gala izan zen larunbatekoa. Tximeleta taldekoek aurreko urteetan baino maila altuagoa eman zuten.
Tximeletak eskerrak eman dizkie aurrefaseko proba antolatzen lagundu dieten guztiei, batez ere Elorsoro kiroldegiko arduradunei, urtez urte instalazioak uzteagatik.