[Bideoa] Apaiziartza babesteko iniziatiba artistikoa, bihar Saldise plazan

Apaiziartza egitasmoaren barruan dauden kontsumo taldeko kideak bertan izango dira ere.

Apaiziartzaren aldeko elkarretaratze bat

Apaiziartzaren aldeko elkarretaratze bat

Apaiziartza egitasmoari bultzada eta babesa emateko jarduera ikusgarria egingo dute bihar, Saldise plazan, 10:00etatik aurrera. Bertan ekoizten dituzten gaiekin mosaiko erraldoi antzekoa egingo dute plazaren zoruan, alfonbra moduko bat osatzeraino. Hori bakarrik ez. Apaiziartzatik elikagaiak jasotzen dituzten kontsumo taldeko kideek —90tik gora herritarrek osatzen dute taldea— euren saskia bihar bertan jasoko dute, iniziatiba, ikusgarria izateaz gain, jendetsu bilakatzeraino. Gainera, Apaiziartzako produktuekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da goizean zehar. Behekoa, biharko iniziatibaren aurkezpen bideoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.