Ihoteen jaia piztu da

Goiz-goizetik kuestazioan ari dira oiartzuarrak.

Ihoteen barruan, kuestazioa, Ugaldetxon.

Ihoteen barruan, kuestazioa, Ugaldetxon.

Iritsi dira intxixu eta sorginak; sua piztu dute Doneztebe plazan, eta horrek gauza bat besterik ez du esan nahi: Ihoteak iritsi direla. Gaurkoa festa egun luzea izango da, goiz-goizetik kuestazioan ari baitira auzoz auzo herritarrak poxpolin eta zuriz jantzita. Auzo guztiak zeharkatuz puskak biltzen ari dira atariz atari, trikitilariak lagun dituztela. Musika eta giro ona, ez dira falta. Eguerdian, eseri, eta atseden hartuko dute bazkaltzeko. 14:30 inguru bilduko dira auzo elkarteetan. Behin indarrak hartuta, berriro ekinera: Doneztebe plazan elkartuko dira denak poteatzeko. Ohi bezala, Otegizona izango dute alboan, baina aurten baita lagun berri bat ere: Zorrozinkoa, aurten berreskuratutako pertsonaia. Festa bihar arte luzatuko da Gaur norbaitek nahikoa izango ez balu, bihar Ihote gehiago izango da. 09:00etan, txistularien diana, 11:00etan, karroxen desfilea, Beheko plazatik, eta 12:30ean, muxikoak. Azkenik, 19:00etan, Ihoteei agurra emateko garaia iritsiko da, intxixu eta sorginek sua eramatearekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.