Batzokian eta Herriko Etxean geldialdiak egin ditu gaur Duintasunaren manifestazioak eta idatziak utzi dituzte bertan.

Duintasunaren elkarretaratze eta manifestazioa.
Hileko lehen astelehenero egiten duen moduan, gaur ere kalea hartu du Duintasunak. Hamarnaka pentsiodun eta erretiratuk egin du bat deialdiarekin eta pentsio duinak zein babes soziala galdegin dute herriko kaleetan barrena. Batzokian eta Herriko Etxean geldialdiak egin ditu gaur Duintasunaren manifestazioak, gainera. Izan ere, Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak legebiltzarreko mahaian proposamena aurkeztu zuen, “eta bi alderdi horiek ezezko borobila eman zioten, horregatik gaur Batzokian eta Herriko Etxean idatzia eman diegu”.
Bi alderdi horiek hartutako erabakia zeharo “antidemokratikoa” dela esan du Duintasunak, baita “antisoziala” ere, “gure inguruan dauden zenbait miseriazko pentsiodunen ahotsa isilarazten duelako”.