Bi egun baino ez Lezoko Inauteriak hasteko
Lezoko Inauteriak aurten ekitaldiz beteta datoz. Alde Zaharreko joaldunei emango diete Trapujale oroigarria
- 16:00etan, Trapujaleri lehen harrera egingo diote Herri Eskolan.
- 17:30ean, Trapukoplak kalejira Musika Eskolatik abiatuta. Baserritarrez, trapujalez edo arropa ilunarekin jantzita joan daitek: txapel, makil eta zapiarekin.
- 19:30ean, Trapujaleren jaitsiera Martizkone baserritik, Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariekin eta Alde Zaharreko joaldunekin. Pregoia eta arranpuila.
- 20:00etan, Alde Zaharreko joaldunei oroigarri berezia emango diete Gurutze Santuaren plazan.
- 09:30ean, Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen kalejira.
- 10:30ean, Bekoerrota kiroldegian, Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen Mundu luze-zabaleko Inauteriak ikuskizuna.
- 11:00etan, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Trapujale Festa egingo dute Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarekin Karlos Saldisen) Ondoren, hamaiketakoa eta Trapu Jolasak mailaka.
- 19:00etan, Zirikuen kalejira eta Sorgin Dantza herritik Murixka Dantza Taldeko kideen eskutik, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
- 19:00etan, Lezoko Gazte Asanbladaren poteoa Jaixkipe txarangarekin.
- 19:15ean, Lezoko Eusakl Dantzazaleek Erdi Aroko Inauterien dantzak izenburupean desfilea egingo dute, eta ondoren,m Gurutze Santuaren plazan, emanaldia (eguraldi txarrarekin Karlos Saldisen).
- 20:00etan, enkartelada.
- 21:00etan, Oskar Sarien Gala Gurutze Santuaren plazan Gazte Asanbladaren eskutik.
- 21:30ean, herri afaria Aizpea ostatuan Lezoko Euskal Dantzazaleek antolatuta. Txartelak Aizpean salgai 15 euroan. Erdi Aroko mozorroekin joateko eskatu diete bertan egon nahi dutenei.
- 22:00etan, herri afaria Lezoko Ikastolan Lezoko Gazte Asanbladaren eskutik. Ondoren, Emayook elektrotxaranga. Txartelak Tiñelun salgai 17 euroan.
- 16:00etan, Lopene plazatik abiatuta, Munduko Inauteriak kalejira. Gurutze Santuaren plazan bukatuko da.
- 12:30ean, Ipar Euskal Herriko Inauterien kalejira Murixka Dantza Taldearen eskutik Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. Gurutze Santuaren plazan emanaldia egingo dute (eguraldi txarrarekin Karlos Saldisen).
- 16:00etan, Gezalan, Orratx! Antzerki Taldearen Trapujale emanaldiaren zine ikuskizuna Gezalan.
- 18:00etan, Karlos Saldise plazan, Eclipse taldeak prestatutako Flash Movie-a, eta ondoren mozorro lehiaketa eta txokolatada.
- 15:15ean, Gurutze Santuaren plazan Trapujaleren epaiketa txikia Lezo Herri Eskolako ikasleekin.
- 16:00etan, txokolatada Lezo Herri Eskolan.
- 19:30ean, Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan. Herio bidaia, Inauteri agurra eta txerrijana plazan.

